slide

  • Gazte  Abertzaleakek  Maravillas  Gaztetxearen  hutsaraztea  arbuiatu  du  eta  Geroa  Bairi  aldaketaren  gobernuari  sabotajea  egitea  leporatu  dio  PSNrekin  ordezko  gobernua  bilatzeko
  • Ez  ikaratu

Gazte Abertzaleak berdintasunaren alde, Irungo Alardean ere

30 Eka, 2010 Berdintasuna

Gazte Abertzaleak aurten ere Irungo Alarde mistoari  bere babes aktiboa eman nahi izan dio, udaletxeko balkoian harrera emanez. Irungo kaleetatik emakumez zein gizonez osatutako alardea jarraitu dute, Eusko Alkartasuneko hainbat kiderekin batera.

Gizarteak baditu mila gaitz herrietako festak sexismoaren pozoiaz kutsatzeko; urratu ditzagun tradizio faltsuen kateak, eta utz dezagun jai giroa denontzat paketsua eta alaia izan dadila.

Egunero arrazoigabeko jarrera sexistek milaka pertsonen bizia aurrera era normal batean eramateko oztopoak jartzen dituzte. Legearen aurreko berdintasuna lortzeak, zoritxarrez ez du praktika errealean parekidetasuna ekarri, eta kezkaz ikusten dugu, gazteen artean betiko egoera eta jarrera diskriminatzaileak nola berrematen diren: publizitate sexista, tratu txarrak, botere eta erabakitzeko guneetan neska eta emakume presentzia eskasa, etab.

Hau dela eta, Alardea bezalako egun batean, Gazte Abertzaleak gazte erakunde bezala bere atxikimendua helarazi nahi die Irungo alarde mixtoko kideei, beraien aldarrikapenak geureak egiten ditugula ere.