slide

  • Gazte  Abertzaleakek  Maravillas  Gaztetxearen  hutsaraztea  arbuiatu  du  eta  Geroa  Bairi  aldaketaren  gobernuari  sabotajea  egitea  leporatu  dio  PSNrekin  ordezko  gobernua  bilatzeko
  • Ez  ikaratu

Gazte Abertzaleak Bilboko gazte aterpetxearen pribatizazioaren aurka azaldu da

5 Mar, 2012 Bilbo, Gazteria

Eusko Alkartasunaren gazte erakundea Bilboko udalak gazte aterpetxearen pribatizazioaren aurrean erabat aurka dagoela azaldu du. Larunbatean hedabideek esan zutenaren harira PNVko gobernuak aurrera egiteko asmo irmoa azaldu du.

Gazte Abertzaleakeko Bilboko koordinadoreak, Asier Gomezek, “pribatizazioak gatazken sorburuak” direla adierazi du eta “lehenago baino beranduago proiektua ematen zaion enpresaren eta langileen artean lan arazoak suertatuko dira eta nola ez, zerbitzuaren kalitatea jokoan egongo da beste behin ere” aurreikusten du.

“Beste behin ere gazteok gara politikarien kudeaketa txarren emaitzak pairatu behar ditugunok eta honetan ere argi gelditzen da, murrizketen aurrean, artaziaren lehenengo mozketa gazte politikak dutela helburu” salatu du gazte bilbotarrak.

“Hainbeste murrizketekin gazteon arloetan inongo mozketarik egiteko esparrurik ez zaie geldituko, ez baitute gazteontzako laguntzarik utziko eta” dio irmoki.

GAZTE PLANA

Gazte erakundeko bozeramaileak gogoratu du “PNVren eta IUren gobernuak gazteoi iruzur egin ziguten, udalbatzarrean onartutako II Gazte Plana alboratu zuten, kajoi batean sartu eta ez zuten martxan jarri legealdi hartan”.

Beraz “gazteoi zuzendutako politikak ez dira existitzen udalerrian” dio Asier Gomezek.

Zentzu honetan, Bilboko udaleko gazte sailari eskatu dio behingoagatik gazteen parte hartzea sustatzeko mekanismoak martxan jar ditzan, eta beharrezkoa bada, udalbatzarrak onartu zuen Gazte Planaren eguneraketa aurrera eramatea ere iradoki du.