slide

  • Gazte  Abertzaleakek  Maravillas  Gaztetxearen  hutsaraztea  arbuiatu  du  eta  Geroa  Bairi  aldaketaren  gobernuari  sabotajea  egitea  leporatu  dio  PSNrekin  ordezko  gobernua  bilatzeko
  • Ez  ikaratu

Gazte Abertzaleak tortura eta ilegalizazioen aurka eta proiektu politiko guztiak garatzeko eskubidearen aldeko manifestaziora atxikitzen da

19 maiatza, 2010 Deklarazioa, Gazteria

Gazte Abertzaleaketik, beste behin ere, estatuaren politika errepresiboa salatu nahi dugu. Kezkaz ikusten jarraitzen dugu gaur egun euskal gazteria pairatzen ari den zirikatze eta jazarpen egoera.

Euskal Herria egoera berri batean sartzen ari den honetan, oso larria deritzogu hala nolaz, Estatuak bere zapaltze politika medio gazte independentistak atxilotzea, hauen “delitu” bakarra independentziaren alde lan egitea denean.

Urteetan euskal gaztediak bizi izan duen iraultza itxaropentsua bizitzen ari garen unean, ez du logikarik inkomunikazioak, torturak, atxiloketak, etab. aurrera eramatea, Estatuak Euskal Herrian normalkuntza egoera ez sustraitzea bere helburuetariko bat ez bada noski. Hauek, gaurko testuinguruan, Estatuak Euskal Herriko gazteen aurkako eraso zuzentzat jotzen ditugu, eta zentzu honetan, errealitatea zein den jakinda, irmoki aldarrikatzen dugu gazteok joko horretan ez garela eroriko, eta gure erantzuna inoiz baino tinkoago izanik, min gehien egin diezaiekeen oihartzuna izan behar dugu gure ahotan fase berri honetan: independentzia nahi dugu, gazteok eskubide zibil eta politikoen bermea izateko. Argi dugu justiziaren presentzia eza bizi garen egun hauetan, askatasunaren berrezarpenaren beharra inoiz baino handiagoa dela, parte hartze esparrua birsortuz, gizarteak demokrazia sistemaren inguruko konfiantza berreskuratzeko.

Euskal Herriko gazte guztion indarra Iruñeko kaleetan barrenan ikusiko da. Bat eginik, desberdintasunak alde batera utzita, batzen gaituen eskubide zibil eta politikoen aldeko martxa izango da, proiektu guztiak garatzeko eskubidearen aldarrikapen garbia, amaiera, inkomunikatzearen aurkako urratsa, askatasuna eta elkartasunaren aldeko aldarria. Beraz, Gazte Abertzaleakeko kideok berriro ere gazte independentista guztien eskubideen urraketen aurkako martxarekin bat egiten dugu; gaztea eta independentista izateak dakartzan kriminalizazio eta jazarpen egoera salatuz, Euskal Herriko hiritarrok izan behar ditugun eskubide guztiak eskutan izan arte. Gure oihartzuna ezin izango dute legez kanpo utzi, ezingo gaituzte gelditu. Beti aurrera!