slide

  • Gazte  Abertzaleakek  Maravillas  Gaztetxearen  hutsaraztea  arbuiatu  du  eta  Geroa  Bairi  aldaketaren  gobernuari  sabotajea  egitea  leporatu  dio  PSNrekin  ordezko  gobernua  bilatzeko
  • Ez  ikaratu

Gazte Abertzaleakek “Egunkaria auziko” auziperatuak absolbitzea gutxiegi dela ebatzi du eta erantzukizunak exijitzen ditu.

12 Api, 2010 Audientzi Nazionala, Euskara, Prentsa Oharrak

Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, Gazte Abertzaleakek, gutxiegitzat jo du “Egunkaria Auziko” bost auziperatuak absolbitze, uste baitu ebatzi honek berak ez duela jasandako kalte guztia ordaintzen. Zentzu honetan, Estatuari eskatu dio erantzukizunak garbi eta onar ditzala.

Espainiako Auzitegi Nazionalak “Egunkaria Auziko” bost auziperatuak absolbituak izandakoaren notizia ezagutu bezain laster Gazte Abertzaleakek bere poza adierazi du, honen ustetan auziak ezin baitzezakeen beste epai bat izan. Hala ere, Eusko Alkartasunaren gazte erakundearentzat auziperatuak absolbitzea gutxiegi dela dio, epai honek ez baitu auziperatuek jasandako kalte guztia, ezta Euskaldunon Egunkariaren ixte ilegalak ekarri zuen galera ere ordaintzen ere.

Gazte Abertzaleakentzat epai honekin argi geratzen da Euskaldunon Egunkariaren itxiera motibazio politikoek erakarri zutela soilik. Honegatik Komunikazio medio bat ixtea agindu edota beren isiltasuna edo baimenarekin beronen konplize bihurtu ziren agintarien artean erantzukizunak garbi daitezela behar beharrezkotzat jo du. Gazte erakundearen aburuz, argi geratu da “adierazpen askatasunaren biolazio argi bat eman zela” egunkari bat auziperatuen aurkako akusazioa sostengatzen duen inolako frogarik gabe ixteagatik, horregatik eskatzen dio Estatuari ahal duen neurrian sortutako kalteengatik ordain dezala.

Amaitzeko, Gazte Abertzaleakek PSEko parlamentaria den Jose Antonio Pastorrek egindako manipulazio interesatua salatu du, honen ustez epaiak argi uzten baitu berme guztiekin “funtzionatzen duela Espainiako justiziak”. Gazte Abertzaleakek uste du 7 urtez luzatu den “Egunkaria auzia” bezalako sumarioa bezalakoak, non komunikazio medio bat itxi den, inkomunikazioa aplikatuz hiritarrak atxilotu diren eta gainera torturak jasanaren salaketak agertu diren, horiek ez direla berme guztiekin funtzionatzen duen justizia baten erakusle eta horregatik parlamentari sozialistaren hitzak “adarjotze makabrotzat” jo ditu.