slide

  • Gazte  Abertzaleakek  Maravillas  Gaztetxearen  hutsaraztea  arbuiatu  du  eta  Geroa  Bairi  aldaketaren  gobernuari  sabotajea  egitea  leporatu  dio  PSNrekin  ordezko  gobernua  bilatzeko
  • Ez  ikaratu

Gazte Abertzaleakek bat egiten du larunbat honetan Bilbon Udalbiltzaren alde deituriko manifestazioarekin

15 Uzt, 2010 Adierazpena, Audientzi Nazionala, Berria, Bilbo, Eskubide zibil eta politikoak, Prentsa Oharrak

udalbiltza

Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, gaur goizean bat egin du larunbat honetarako Bilbon Udalbiltzako auziperatuen alde “UDALBILTZA ASKE! BAI UDALBILTZARI. BAI EUSKAL HERRIARI” lelopean deitua dagoen manifestazioarekin.

Gazte Abertzaleakek gaur goizean adierazi du bat egingo duela larunbat honetan Bilboko la casillatik, Udalbiltzako auziperatuen alde egingo den manifestazioarekin. Gazte erakunde independentistak “bere elkartasuna eta babesa adierazi nahi die prozesu honetan auziperatuak dauden 22 pertsonei. Ezin dugu onartu estatu españolak gure erakunde propioak izan nahiagatik kartzela zigorrak ezartzea”. Erakunde independentista eta ezkertiarraren aburuz “horrelako prozesuekin argi geratzen da estatu espainolak ez duela sekula onartuko gure herriaren askapena, eta horregatik tinko eutsi behar diogu desobedientzia zibilaren mailuari, era demokratiko eta baketsu batean gure herriaren independentzia eta erakunde propioak lortzeko.”

Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak argi utzi nahi du, “Udalbiltza bezalako ekimenek erakusten dutela gure herriak bere erakunde propioak behar dituela eta herriak eskatzen dituela”. Horrela gazte erakunde independentistak eskakizun bat egiten dio auzitegi nazionaleko fiskaltzari, “erretira ditzala 22 auziperatuen aurkako karguak eta beraien absoluzioa eska dezala, ez baita inongo deliturik Estatua nahi duen herri batek estatu hori lortzeko erakundeak sortzean”.

Horregatik, Gazte Abertzaleakek dei egiten die Euskal Herriko gazte guztiei parte har dezatela larunbat honetan Bilbon egingo den manifestazioarekin, “auziperatuek euskal gaztediaren babesa eta berotasuna behar dute, auzi injustu eta bidegabe baten aurrean ikus dezaten Euskal herritarrok ez dugula begirada baztertzen”.