slide

  • Gazte  Abertzaleakek  Maravillas  Gaztetxearen  hutsaraztea  arbuiatu  du  eta  Geroa  Bairi  aldaketaren  gobernuari  sabotajea  egitea  leporatu  dio  PSNrekin  ordezko  gobernua  bilatzeko
  • Ez  ikaratu

Gazte Abertzaleakek Bilboko Udaleko Gazteri Saileko murrizketak salatu ditu

9 Mar, 2012 Bilbo

Gaur goizean Gazte Abertzaleakek Bilboko Udaleko Gazte Sailean ematen ari diren murrizketak salatu ditu.

Asier Gomezek, Eusko Alkartasunako gazte erakundeko Bilboko bozeramaileak, “Euskara, Gazte eta Kirol Zinegotzia den Sabin Anuzitak prentsaurrekoan azaldu dituen zenbatekoak, itxuraz handiak, gazte programen atzean dauden murrizketak ezkutatzea dute helburu” aipatu du.

Gomezen hitzetan Udalak beste udal sail batzuetan edota beste erakundeetan jada jasotzen ziren hainbat eskaintzak ematea erabakia hartu zuenean “eskaintza gutxiegi zegoelako erabaki zen, beraz zurikeri galanta da zinegotziak bere saileko kontuak aurketu dituenean programa batzuen desagerpenak bikoizketak ekiditea dutela helburu esatea, argi eta garbi programa horien desagertzea murrizketen zioa dutela esan beharrean”.

Modu honetara, Gazte Abertzaleaketik gogorazi nahi izan da 2007tik, Bilboko Udalean EAk gazte saila kudeatu zuen azkeneko urtea izanda, harrezkeroztik “gazteentzako aisialdi jardueren” aurrekontuak % 27,38 murrizketa jasan duela 2012ko aurrekontuekin alderatuta.

Honengatik “Gazte sailaren egoerari dagokionez bost axola zaie eta PNVrentzat gazte politikek ez dutela garraintzirik argi gelditzen zaigu” azaldu du.

Prozesu parte hartzailea

Bestalde, Gomezek Anuzitak “bere buruari gazteei zuzendutako parte hartze prozesu baten irekieraren domina jartzea” gaitzetsi du.

“5 urte berandu heldu da, EAk gazte saila zuzentzen zuenean, 2006- 2007 urteen artean gazteen parte hartzea martxan jarri zuelako, udalbatzarrak onartu zuen II Gazte Plana (Bilbao Aktiba) aktibazio horren emaitza izanik” oroitarazi du.

“Gaur egiteko gelditzen zaien bakarra Gazte Plan hori kajoiatik berrekuratzea eta behar den bezala martxan jartzea da” aldarrikatu du.

Azkenik, Gazte Abertzaleakeko bozeramaileak Bilbon “murrizketen aurrean adi egongo gara eta zinez itxoiten dugu, behingoz Bilbo gazteok merezi ditugun gazte politikak planteatzea eta aurrera eramatea” ohartarazi du.