slide

  • Gazte  Abertzaleakek  Maravillas  Gaztetxearen  hutsaraztea  arbuiatu  du  eta  Geroa  Bairi  aldaketaren  gobernuari  sabotajea  egitea  leporatu  dio  PSNrekin  ordezko  gobernua  bilatzeko
  • Ez  ikaratu

Gazte Abertzaleakek Bilbon jasotako azken eraso homofoboaren aurkako kontzentrazioan parte hartzen du

30 Aza, 2009 Bilbo, Prentsa Oharrak

Gazte Abertzaleak gaur arratsaldeko 20:00tan Bilboko Arriaga Antzokiaren aurrean antolaturiko kontzentraziora bertaratuko da, aurreko astean Bilboko Alde Zaharrean jazotako eraso homofoboa gaitzesteko. Erakunde independentistak agintariei eskatu die homofobia erasotzaileen aurka astungarria izan dadila eta gizartean homofobiaren arazoari konponbideak sustraitik emateko neurriak hartu ditzala.

Gazte talde independentistak LGTB kolektiboek gaur arratsalderako antolaturiko kontzentraziora atxikitzen dela iragarri du, arratsaldeko 20:00tan Arriaga Antzokiaren aurrean. Gazte Abertzaleakek pasaden astean Bilboko Alde Zaharreko Pilota kalean gazte batek pairatutako eraso homofoboa gaitzetsi du eta eskatu du horrelako ekintzak ez daitezen ekintza aislatu kontsideratu, “azkenaldian, zoritxarrez, maiz errepikatzen baitira”. Asier Gomez Barrenetxea, Gazte Abertzaleakeko Nazio Batzordeko kidea, gazte erakundearen izenean bertaratuko da kontzentraziora

Gertakari hauen aurrean, Gazte Abertzaleakek administrazioari eskatu dio beharrezko neurriak hartu ditzan, beharrezko errekurtsoak erabiliz homofobia alde guztietatik borrokatzeko, batez ere, hezkuntzan, errespetuan eta tolerantzian sakonduz. Talde independentistaren aburuz, “larria da kalean arnasten den homofobia, baina are larriagoa da oraindik homofobia hori hezkuntza zentroetan ematen denean, horregatik berebizikoa ikusten dugu administrazioaren jarduketa.”

Gazte Abertzaleakek espero du lehenbailehen erasotzaileek Justiziaren aurrean erantzutea eta legea guztiz bete dadila horrlako erasoak ez daitezen inpune geratu. Zentzu berean, Gazte Abertzaleaketik eskatu da homofobiaren astungarria horrelako delituen autoreen aurka erabili dadila. “Homofobia, sexu diskriminazio izateagatik, Kode Penalean jasorik dago astungarri bezala; halere, epaile eta fiskalen aldetik sententzietan aplikatzeko boluntade falta dagoela” kritikatu dute Gazte Abertzaleaketik