slide

  • Gazte  Abertzaleakek  Maravillas  Gaztetxearen  hutsaraztea  arbuiatu  du  eta  Geroa  Bairi  aldaketaren  gobernuari  sabotajea  egitea  leporatu  dio  PSNrekin  ordezko  gobernua  bilatzeko
  • Ez  ikaratu

Gazte Abertzaleakek EH Bildu eta gazteriaz eztabaidatuko du apirilaren 15ean Gernikan, Aberri Asteburuaren baitan

11 Api, 2017 Gernika, Independentistak, Prentsa Oharrak

Apirilaren 16ko Aberri Eguna dela eta, eta Aberri Asteburu baten baitan, Gazte Abertzaleakek apirilaren 15an Nazio Batzarra ospatuko du eta bertan EH Bilduren eta gazteen arteko erlazioaren inguruko proposamena eztabaidatu eta onartuko du. Bere egingo du bertatik ateratzen den testua eta Eusko Alkartasuna, EH Bildu eta gainontzeko gazte erakundeei adostutakoaren berri emango die.

“Eztabaida euskal gazteriari eskaintza politiko erakargarri bat egiteko koalizioan beharrezkoak diren aldaketetan oinarrituko da”, adierazi du gazte erakundeak. Gainera, “nahita nahiez EH Bildu koalizioaren lau alderdi politikoekin lotura duten gazte erakundeekin zerikusirik ez duten gazteei zabaltzea debatearen puntu” nagusienetakoa dela ohartarazi dute.

Gainera, Gazte Abertzaleak gazte antolakundeak apirilaren 16ko Aberri Eguneko ekitaldiak direla eta “Aberri Asteburua” antolatu du apirilaren 14tik 16ra Gernikan. Igandean bertan, eta urtero legez, Independentistak Sareak deitzen duen manifestazioan egongo da, “Askatasuna eta bakea… Euskal Herriak erabaki!” lemapean eta Gernika Batzordearekin batera izango dena.

Aberri asteburu honetan formakuntza saioak, eztabaidak eta bisita kultural-politikoak antolatu dituzte. “Euskal Herriarentzat hain garrantzitsua den egun honetan Kataluniako, Galiziako, Valentziako, Andaluziako, Galeseko eta Veneziako” delegaritzak etorriko direla azaldu dute, “Europako herri ezberdinen egoera eta borrokak ezagutzeko asmoarekin”.

Igandean, Independentistak sareak Gernika Batzordearekin batera deituriko manifestazioan egongo da gazte erakundea eta euskal gazteria deitzen du bertaratzea, “independentziak egingo baitigu herritar libreak”.