slide

  • Gazte  Abertzaleakek  Maravillas  Gaztetxearen  hutsaraztea  arbuiatu  du  eta  Geroa  Bairi  aldaketaren  gobernuari  sabotajea  egitea  leporatu  dio  PSNrekin  ordezko  gobernua  bilatzeko
  • Ez  ikaratu

Gazte Abertzaleakek EH Bilduko alderdiek larunbatean eman zuten pausoa txalotzen du

4 Api, 2017 Euskal Herria Bildu, Prentsa Oharrak

Gazte Abertzaleakek apirilaren 1ean Iruñeko Baluarte jauregian EH Bildu osatzen duten lau alderdiek proiektu irekiago, parte-hartzaileago eta demokratikoago bat izateko hartutako pausua txalotu du. Erakundeen “ausardia” eskertzen du, eta gazteen parte-hartzea sustatzeko bide “egokia” dela adierazi dute. 

Ezkerreko subiranisten koalizioan gazteek ere euren alea jartzeko prest daudela adierazi dute eta, euskal herritarren gehiengoa lortzeko intentzioarekin, Gazte Abertzaleakek bere baitan eztabaidak bultzatzen ari da. Apirilaren 15eko Nazio Batzarretik onartutako testua bere egingo du eta Eusko Alkartasuna, EH Bildu eta gainontzeko gazte erakundeei adostutakoaren berri emango die.

“Eztabaida euskal gazteriari eskaintza politiko erakargarri bat egiteko koalizioan beharrezkoak diren aldaketetan oinarrituko da”, adierazi du gazte erakundeak. Gainera, “nahita nahiez EH Bildu koalizioaren lau alderdi politikoekin lotura duten gazte erakundeekin zerikusirik ez duten gazteei zabaltzea debatearen puntu bat” nagusienetakoa dela ohartarazi dute.

Gazte Abertzaleaken ustez, “elkartuak, berrituak eta inoiz baino zabalagoak” izateko garaia da EH Bilduren baitan eta “koalizio elektoral huts bat izatetik Euskal Herriaren askapen nazionala eta soziala lortzeko euskal herritarrentzako lanabesa izatera saltoa” eman behar du proiektuak, “alderdikerien gainetik”.