slide

  • Gazte  Abertzaleakek  Maravillas  Gaztetxearen  hutsaraztea  arbuiatu  du  eta  Geroa  Bairi  aldaketaren  gobernuari  sabotajea  egitea  leporatu  dio  PSNrekin  ordezko  gobernua  bilatzeko
  • Ez  ikaratu

Gazte Abertzaleakek eragile internazionalei gatazka palestino-israeldarra amaitzeko presioa egin dezaten eskakizuna egin du

14 maiatza, 2010 Deklarazioa, Eskubide zibil eta politikoak, manifestazioa, Prentsa Oharrak

Eusko Alkartasunako gazte erakundeak honako deklarazio Instituzionala egin du estatu Israeldarraren sorreraren 62. urteurrenean.

1948ko maiatzaren 14an estatu Israeldarraren sorrera aldarrikatu zen, 1947ko azaroaren 29an Nazio Batuen Batzar Orokorrak egindako bozka baten ondoren, non Palestinar protektoradoa bi estatutan banatzen zen eta Jerusalem Nazio Batuek zuzendutako hiri internazional moduan geratzen zen.

Palestinak ezinezkoa duenean oraindik estatu bezala existitu, eta bitartean Israelek bere sorreraren 61. urteurrena ospatzen du. Gazte Abertzaleaketik datorren urtean herri palestinarrak bere urteurrena bete dezaten desiratzen eta irrikatzen du. Estatu independiente, demokratiko, ziurra eta Cisjordaniako kolonien muga libre eta justu batzuen eratzea ez da soilik betebehar historikoa, baizik eta elkarte internazionalaren eta Israelen betekizuna ere bada.

Horregatik laukoteari (NBE, AEB, Errusia eta EB) eskatzen diogu presioa egin dezatela indar guztiekin eta dauzkaten método ororekin, Netanyahuren gobernu ultraeskuindarrak gera ditzan  akzio errepresibo guztiak eta eseri dadila Palestinako autoridade guztiekin alde guztientzako justua izango den bake bat lortzeko.

Bestalde eta ezberdinen arteko elkarrizketa bai Euskal Herriko zein Ekialde Hurbileko gatazkak gainditzeko konponbide bakarra dela pentsatzen dugun heinean, Palestinako fakzioei borroka era unilateralean utz dezatela  eskatzen diegu borondate onaren seinale bezala eta horrela aurkez dezatela frente bateratu bat negoziaketetara legitimitate osoa emango diena.

Muga justu eta Israelgo bizilagunekin era baketsuan biziko den Estatu Palestinar baten existentzia ematen ez den bitartean, ezingo da terrorista askoren justifikazioa den munduko gune beroena desaktibatu. Hainbat gerra, eraso, intifada eta inbasioren ostean, geroz eta egoera okerragoa du mespretxatuentzat, herri palestinarrarentzat. Baita exijitzen dugu ere Israel eta etorkizuneko estatu Palestinarraren artean elkarbizitza armoniosoa izan dadin lehen pausu bezala, Nazio Batuek onartutako erresoluzio guztiak bete daitezela.