slide

  • Gazte  Abertzaleakek  Maravillas  Gaztetxearen  hutsaraztea  arbuiatu  du  eta  Geroa  Bairi  aldaketaren  gobernuari  sabotajea  egitea  leporatu  dio  PSNrekin  ordezko  gobernua  bilatzeko
  • Ez  ikaratu

Gazte Abertzaleakek gogorarazten die turistei Euskal Herrian daudela

17 Abu, 2017 Albiste aukeratuak, Prentsa Oharrak, Turismoa

Gazte Abertzaleakek kanpaina bat abiarazi du bisitatzen gaituzten pertsonei “historia, kultura eta hizkuntza propioa duen lurralde batean daudela eta Euskal Herria deitzen dela” kontzientziatzeko. Eusko Alkartasunako gazte erakundeak turistentzako erreferentzialak diren tokietan “You are in the Basque Country, neither Spain nor France” (Euskal Herrian zaude, ez Espainian, ezta Frantzian ere) leloa duten kartelak jarriko ditu eta pegatinak banatuko ditu turisten artean.

Gazte erakundearen aburuz, turismoaren sektorea “munduari zer eta nor garen erakusteko balio duen heinean, sektore estrategiko bat da”. “Gure apustua turismo jasangarriaren aldekoa da, zentzu guztietan; auzotarrekin elkarbizitzan dagoena, lan baldintzak eta inguru giroa errespetatzen dituena, eta non dagoen eta bere ingurua zein den jakitera ematen duena”, adierazi dute.

Azkenengo honen harira, erakunde publikoek horretan huts egiten ari direla baloratu dute. “Lehen, EAJk oso gutxi egiten zuen Euskal Herria atzerrian saltzeko, baina PSE Eusko Jaurlaritzako Turismo sailera heldu denetik inboluzio bat eman da, sozialistek uniformizaziorako dituzten obsesioengatik”.

Gazte Abertzaleakeko kideek turismo arloan atzerapauso garrantzitsu bat eman dela esan dute. Beraien ustez, turismoa merkantilizatu eta hutsaldu da, herri ikuspegia itxuragabetuz eta soilik epe motzerako eragin ekonomikoa aintzat hartuz. Rosa Diezen garaiko eslogana erabiliz, “´etorri eta kontatu” filosofiatik “etorri eta kontsumitu”-ra pasa gara”.