slide

  • Gazte  Abertzaleakek  Maravillas  Gaztetxearen  hutsaraztea  arbuiatu  du  eta  Geroa  Bairi  aldaketaren  gobernuari  sabotajea  egitea  leporatu  dio  PSNrekin  ordezko  gobernua  bilatzeko
  • Ez  ikaratu

Gazte Abertzaleakek irmoki errefusatzen du bigarren manifestazioaren betoa

11 Ira, 2010 Audientzi Nazionala, Eskubide zibil eta politikoak, manifestazioa

Gazte Abertzaleakek irmoki gaitzetsi nahi du herritar talde batek gaur Bilbon deituriko bigarren manifestazioaren ilegalizazioa, edonork manifestatzeko duen oinarrizko eskubidea bortxatu duen ilegalizazioa.

Eusko Alkartasunaren gazte erakundearentzat Auzitegi Nazionalak euskal gehiengo sozialaren adierazpen askatasuna erasotu du, hau ixilarazteko helburuarekin.

Gazte Abertzaleaken arabera, Auzitegi Nazionalak beto honekin demokrazia berriz lehertarazi du, honen oinarria minatuz, bere burua demokratikotzat duen edozein estatutan herritar orok izan behar lituzkeen Giza Eskubideak eta eskubide politiko zein zibilak.

Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak Auzitegi Nazionalak frankismotik duen oinordekotza gogorarazi nahi izan du eta lehenbailehen deuseztatu dadin exigitu du.

Gazte erakunde independentistak, era berean, lasaitasuna eta sosegua eskatu dio Euskal Herriko gizarteari eta batez ere euskal gazteriari, ez dadin estatu antidemokratiko eta errepresore baten probokazioetan eror.

Zentzu honetan Gazte Abertzaleakek Zapateroren gobernuari behingoz Euskal Herrian irekitako garai politiko berria oztopatzeari utzi diezaiola eta egungo egoerak eskatzen drenaren neurrira egon dadila exigitzen dio, izan ere horrelako ekintzekin interes partidista eta elektoralengatik gatazka armatua luzatu nahi duela aditzera besterik ez du ematen.

Gazte Abertzaleakek, azkenik, Euskal herritar guztiei eskubide guztiak aitortuak izan daitezela exigitzen du. Era berean, Gazte Abertzaleakek manifestazioarekin bat egin zuten beste gazte eragile guztiekin eskubide guztien defentsaren alde lanean jarraitzeko bere konpromezu guztia berretsi du.