Gazte Abertzaleakek M-26ko hautagaitzak aukeratzeko prozesua abian jarri du
- Aukeratuen izenak Eusko Alkatasunari helaraziko dizkio EH Bilduren hautes-zerrendetan aurkeztu daitezen
- Hautagaitzetan parte hartzeko epea azaroaren 27ra arte irekita dago
2019ko maitazean ospatuko diren hauteskunde zabaletan gazteriaren presentzia bermatzeko helburuarekin, Gazte Abertzaleakek europar eta nafarroako parlamentuetarako, udaletarako eta Batzar Nagusietarako hautagaiak aukeratzeko prozesua abian jarri du. Aukeratuen izenak Eusko Alkatasunari proposatuko zaizkio EH Bilduren zerrenda osatu dezaten. Gazte Abertzaleakeko kideek azaoaren 27ra arte hautagaitzak aurkezteko aukera izango dute.
Prozesu hau gazte erakundearen eta Eusko Alkartasunaren arteko harremanak zehazten dituen protokoloaren baitan kokatzen da; “EAren hauteskunde zerrendetan gazte hautagaiak bermatzeko konpromezua hartzen du Eusko Alkartasunak, aurretik gazte erakunden iritzia jasota”.
Gazte Abertzaleaken idazkari nagusi Asier Gomezen aburuz, “gure herri, hiri eta lurraldeen ongizatearen alde lan egiteko, antolatuta, gogotsu eta prestakuntzaz lepo dauden gazteak ditugu, kaleetan eta erakundeetan larrua uzteko prest daudenak”.
“Zeharo konbentzituta gaude hau dela EAri, EH Bilduri egin diezaiekegun ekarpenik onena, gure giza kapitala eskaintzea”, adierazi du.
Halaber, “Politika onbideratzeko belaunaldi-berriztatze bat egotea” garrantzitsua dela azpimarratu du,gazteak eta hauen kezkak agenda politikoan sartuz.