Gazte Abertzaleakek Maravillas Gaztetxearen hutsaraztea arbuiatu du eta Geroa Bairi aldaketaren gobernuari sabotajea egitea leporatu dio PSNrekin ordezko gobernua bilatzeko
Gazte Abertzaleakek, Eusko Alkartasunaren gazte erakudea, irmoki gaitzesten du gaur Foru Poliziak, espainiako polizia nazionalaren laguntzaz, Maravillas Gaztetxea bortizki hustu izana. Gazte erakundearen ustez, Geroa Bai hutsarazteaz baliatu izan da proiektu soziala suntsitzeko asmoarekin eta laukotea osatzen duen aldaketaren gobernua sabotatzeko, PSNrekin ordezko gobernu bat bilatzeko.
Gazte Abertzaleakek hutsaraztea euskal eta nafartar alderdi eskuindarren ohiko praktika politikoan kokatzen du, “betidanik, EAJk eta UPNk hutsik dauden espazioak berreskuratzea, abagunedun espazioak eta astialdi alternatibak sortuz, kriminalizatu dute”. “Orain, Geroa Bai EAJk eta UPNk gaztetxeen aurka hamarkadetan erabili dituzten politiken oinordeko bilakatu da”, gazte erakundearen aburuz.