slide

  • Gazte  Abertzaleakek  Maravillas  Gaztetxearen  hutsaraztea  arbuiatu  du  eta  Geroa  Bairi  aldaketaren  gobernuari  sabotajea  egitea  leporatu  dio  PSNrekin  ordezko  gobernua  bilatzeko
  • Ez  ikaratu

Gazte Abertzaleakek Martxoaren 3ko biktimen errekonozimendua eskatzen du.

2 Mar, 2010 Araba, Gasteiz, Prentsa Oharrak

1976ko martxoaren 3ko urteurrena dela eta, Gazte Abertzaleakek bertako biktimak errekonozituak izan daitezen eskatzen du, eta era berean 50 urte luzez biolentzia jasan zuten biktimak errekonozituak izan daitezen, Memoria historikoaren legeak eta Terrorismoaren biktimen legeak egin ez dutena egin dadin.

Manuel Fraga Iribarne, gobernazio ministroaren agindualdian, Policía Armatuak 5 langile erahil zituzteneko 34. urteurrena betetzen denean, Gazte Abertzaleakek “pertsona hauek ez daitezela ahantziak geratu, Gasteizen gertatu ziren gertakari hauek ez daitezela garrantzi gabeko zerbait bezala geratu” eskatzen du.

Era berean, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, “76ko greban parte hartu zuten langileek egin zuten bezala, ez dugula ahaztu behar guk ere eskubide eta askatasun aldarrikapen horien alde jarraitu behar dugula borrokatzen; greba eskubidea, errebindikazio laboralak eta biltzeko eskubideak gaur egun, San Franzisko elizan martxoaren 3 artan zeuden langileek egindako lanari esker ditugula” gogorarazi nahi du.

Gazte abertzaleaken ustetan, tamalgarria da 34 urte eta gero, oraindik ere justizia eta errekonozimendu baten esperoan egotea jendea, “tamalgarria da PP eta PSOEren gobernuek bat egin izatea pertsona hauek biktima bezala onartzeko aukeran, sarraski hauen errudunak sarituak izan diren bitartean”.

Eukal gizarteak orokorrean eta Gasteiztarrak partikularki, ez dute ahazten gure historian orban bat izan dena, eta ez da nekatuko, urtez urte egiten duen moduan, gaur egun ditugun eskubideen alde beraien bizitza eman zuten pertsona hauentzako justizia eskatzeaz, beraingatik eta beraiek bezalako pertsonengatik baitutugu eskubide hauek.

Horregatik, Gazte Abertzaleakek bat egiten du bihar Gasteizen deituak dauden mobilizazioetara, eta euskal gaztediari bertan parte hartzera dei egiten dio, eskubideak egunero eraikitzen direlako.