slide

  • Gazte  Abertzaleakek  Maravillas  Gaztetxearen  hutsaraztea  arbuiatu  du  eta  Geroa  Bairi  aldaketaren  gobernuari  sabotajea  egitea  leporatu  dio  PSNrekin  ordezko  gobernua  bilatzeko
  • Ez  ikaratu

Gazte Abertzaleakek Oarsoaldeko gazteen aurkako epaia gaitzesten du eta Audientzia Nazionalaren desegitea exigitzen du

17 Urt, 2012 Eskubide zibil eta politikoak

Eusko Alkartasunako gazte erakundeak bere salaketa irmoena plazaratu nahi du guztiz onartezina deritzon Entzutegi Nazionaleko sententziaren aurrean. Haritz Perez, erakundearen Antolakuntza idazkariaren esanetan “Batzuek bakean gaudela eta bortizkeria bukatu dela dioten bitartean euskal gazteria erasotzen, kolpatzen atxilotzen eta jazartzen jarraitzen dute, euskal gazteriaren eta euskal gizartearen oihuei entzungor egin nahian”. Horren aurrean, Haritz Perezek konbentzituta adierazi du “euskal gazteriaren borroka ez dute geldiaraziko, 6 gehiago gazte gehiago espetxeratu badituzte ere ehunka gaztek jarraituko baitugu aurrekoen borroka politikoarekin, hori baita espetxeratu nahi dutena, politika, ideiak, gure pentsamoldea, eta hori ez dute sekulan lortuko”.

Gazte Abertzaleaketik guztizko elkartasuna adierazi nahi izan diote sententzia horrenpean dauden gazteei, zein euren lagun eta senitartekoei; eta gogorarazi dute prozesu hauetan epaituak izaten ari diren gazteak Euskal Herrian lan politiko bat egiteagatik dela, politikan aritzea izan dela euren ustezko delitua, beste behin, espainiar sasi-justiziaren barrenak agerian gelditu direlarik.

Gazte erakunde independentista eta ezkertiarraren aburuz, guztiz funtsezkoa da eragile guztiek bakerantz eta normalizazio politikorantz pausuak ematea, horretarako oinarri argitzat izanda Gernikako Akordioa eta Nazioartearen oniritzia duen Aieteko Adierazpena.

Zentzu honetan, eta Gernikako Akordioko puntuak gogora ekarriz “ilegalizatutako gazte erakundeen legalizazioa exijitzen dugu, eta era berean, biktiman guztien errekonozimendua, egia justizia eta kalte-ordaina exijitzerakoan estigmatizazio historikoa jasan duen euskal gazteria kontuan hartzea funtsezkoa dela deritzogu, euskal gatazkaren biktima argiak baitira eurak ere” eskatu du Antolakuntzako idazkariak.

Horretaz gain, Gazte Abertzaleaketik, beste behin, Frankismoaren herentzia den epaitegi politikoaren, ezabatzea eta desegitea exijitzen dute; demokrazia normalizatu batean existitu behar ez litzatekeen eta euskal gatazkan hainbeste sufrimendu eta injustizia sortu dituen Audientzia Nazionala, hain zuzen.

Azkenik, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak epai eta sententzia politikoen amaiera exigitzen du; Oarsoaldeako zein antzeko beste taldeekin euren ekintza politikoarengatik irekita dauden prozesuen eta ezarritako zigorren baliogabetzea eskatzen du; eta azkenik, Euskal Herriko gazteriak belaunaldiz belaunaldi izan duen antolakuntzarako inpultsoa itotzearen helburu dituzten erabakiak hartzeari utz diezaieten helarazi nahi die espainiako zein frantziako Estatuetako gobernuei.