slide

  • Gazte  Abertzaleakek  Maravillas  Gaztetxearen  hutsaraztea  arbuiatu  du  eta  Geroa  Bairi  aldaketaren  gobernuari  sabotajea  egitea  leporatu  dio  PSNrekin  ordezko  gobernua  bilatzeko
  • Ez  ikaratu

Gure borrokaren borondate mugiezina haien murrizketak baino indartsuagoa denez, hilaren 11ean gazte guztiak kalera!

3 Ots, 2012 manifestazioa

Gazte Abertzaleakek bere egiten ditu “Erantzuna gure esku. Erabakia gure esku” lemapean Hego Euskal Herriko lau herrialdeetako hiriburuetan Eusko Alkartasunak, ezker abertzaleak, Alternatibak eta Aralarrek deitu dituzten manifestazioen oinarrizko aldarrikapenekin.

Gazteontzako gaitz kronikoa bihurtu den krisi estrukturalari, aspaldian Gazte Abertzaleaketik salatu dugun krisi sistemikoa gehitu zaio. Badira urteak inguratzen gaituen eredu sozioekonomiko neoliberalak porrot egin zuela, eta herritarren eskuetatik at dauden interesak bultzatuta, krisi latz eta arrotz baten eskuetan utzi gaituzte.

Honek guztia duen esanahiari lotuta, ezin dugu esan gabe utzi, gaur arte espainiako Estatuko gobernua zuzentzen egon direnak Ongizate Estatuaren sistemaren kontzeptua modu lotsagarrian plastifikatu dutela eta beraien kaxara erabiltzen dute, hobekien datorkienean, murrizketak edozein aldeetatik eginik, sistema publikoa deseginez eta giza eskubideen xahuketa erreal baten arestian jarrita.

Aurpegirik ez duten finantza botere globalek, Rajoy bezalako txontxongiloak eskuetan hartuta, herri batek izan beharko lituzkeen baliabide politikoa, instituzional eta ekonomikoak ukatzen dizkigute, menpekotasuna areagotuz.

Eta gazteok, sistema honen benetako aurpegia aspaldian ezagutu genuenok, gizarteko izurriteak, xahutzeak, tragediak… sortzen dituen sistema honi ezetz borobila esan behar diogu. Benetako eraldaketa soziala gure burujabetzan pausoak ematen ditugunean etorriko da, guk geuk izateko askatasuna daukagunean izango da, herri independente bat izanik; soilik askatasunez bere eskuekin lana egin dezakeen herriak, sistema aldatzeko gai izango da; menpekotasunetik at, erabakitzeko eskubidea horren bermea izanik.

Bitartean, sektore publikoa suntsitu eta sistema finantziero basati baten atzaparretan utzi nahi gaituzten horiei muzin egin behar diegu, eta datorren otsailaren 9an antolatu diren paroetan, zein 11an deitutako manifestazioetan gazte guztiok parte hartu behar dugu. Kalera irten behar gara gurea dena aldarrikatzea. Gure erantzuna entzun ditzaten, denok kalera, gure borrokaren borondatea haien murrizketak baino indartsuago baita!