slide

  • Gazte  Abertzaleakek  Maravillas  Gaztetxearen  hutsaraztea  arbuiatu  du  eta  Geroa  Bairi  aldaketaren  gobernuari  sabotajea  egitea  leporatu  dio  PSNrekin  ordezko  gobernua  bilatzeko
  • Ez  ikaratu

Jaietan ere, berdintasuna aurrera!

29 Eka, 2011 Emakumea, Gipuzkoa, kultura

Beste behin ere, Gazte Abertzaleakeko kideok Irunen ospatzen dituzten San Martzialak agurtzen ditugu, San Juaneko suak negua eramanda, udararen hasieraren jarraipenaren zeinu direnak geure Euskal Herrian.

Jai giroa, algara eta txiribitoen soinua, Gipuzkoa luze zabalean zabaltzen da, Bidasoaldetik Debara, eguzki zipriztinen lagun eta jendartearen bihotzak alaituz. Herriko jaiak, herritarren partaidetzearekin aurrera ateratzen direnak, Irungo kaleak txuri- gorriz margotzen, historia pizten denon gogoetan.

Eta historia pizte honekin, jai giro honetan, aurten ere Irungo Alarde mistoari gure babes aktiboa eman nahi diogu. Irungo kaleetatik emakumez zein gizonez osatutako alardeari gure txalorik beroena eskaini eta animorik tinkoena, berdintasuna eta jai parte hartzaileen alde egiten ari diren lan guztia goraipatuz.

Gizarteak baditu mila gaitz, herrietako festak sexismoaren pozoiaz kutsatzeko; urratu ditzagun tradizio faltsuen kateak, eta utz dezagun jai giroa denontzat paketsua eta alaia izan dadila.

Urtero esaten dugun legez, aurten ere gogoratu nahi dugu egunero arrazoigabeko jarrera sexistek milaka pertsonen bizia aurrera era normal batean eramateko oztopoak jartzen dituzte. Legearen aurreko berdintasuna lortzeak, zoritxarrez ez du praktika errealean parekidetasuna ekarri, eta kezkaz ikusten dugu, gazteen artean betiko egoera eta jarrera diskriminatzaileak nola berrematen diren: publizitate sexista, tratu txarrak, botere eta erabakitzeko guneetan neska eta emakume presentzia eskasa, etab.

Hau dela eta, Alardea bezalako egun batean, gazte erakundeak bere atxikimendua helarazi nahi die Irungo alarde mistoko kideei, beraien aldarrikapenak geureak egiten ditugularik ere.