slide

  • Gazte  Abertzaleakek  Maravillas  Gaztetxearen  hutsaraztea  arbuiatu  du  eta  Geroa  Bairi  aldaketaren  gobernuari  sabotajea  egitea  leporatu  dio  PSNrekin  ordezko  gobernua  bilatzeko
  • Ez  ikaratu

Zure alegazioa aurkeztu, kalea denona baita

23 Eka, 2010 Bilbo, Kanpainak

Ekainaren 26an martxa Bilbon

Ekainaren 26an martxa Bilbon

Bilboko Gazte Abertzaleakek  bertoko Udalean agintzen duten PNVk eta EBk aurkeztutako Espazio Publikoaren Ordenantzaren aurka jarraitzen du lanketa egiten.  Gure desadostasuna eta haserrea kaleratzen jarraituko dugu hiritar bezala izan beharko genituzkeen funtsezko  eskubideen eta askatasunaren zapuztea eta urraketa bortitza bizitzen dugun bitartean.

Hau dela eta, hiritar orori ondoren erantsi dugun alegazioa sina dezan eskatzen diogu Bilboko udalean gure desadostasuna are eta indartsuagoa izan dadin.

Kalea aske “alegazioa”

Behin sinatuta Gazte Abertzaleakek Bilbon duen egoitzan utzi: Areatza, 2- 3. solairua.