slide

  • Gazte  Abertzaleakek  Maravillas  Gaztetxearen  hutsaraztea  arbuiatu  du  eta  Geroa  Bairi  aldaketaren  gobernuari  sabotajea  egitea  leporatu  dio  PSNrekin  ordezko  gobernua  bilatzeko
  • Ez  ikaratu

Kutxidazu bidea euskaraz

29 Ira, 2007 Donostia, Euskara, Herriz Herri, Kanpainak

Donostiako Gazte Abertzaleak-ek, aurten ere, euskarazko zinemaren aldeko kanpaina martxan jarri du, Donostiako Zinemaldiaren 55. edizioa aprobetxatuz. Euskarazko zinema euskal kulturaren garapenerako ezinbesteko lanabesa dela ukaezina da baina, zoritxarrez, errealitatean euskaraz ekoiztutako zein euskarara bikoiztutako film eskaintza urria da.

Hori dela eta, azken egunotan Gazte Abertzaleak-eko kideak “Kutxidazu bidea euskaraz” deituriko filma ikusteko zinemarako gonbidapenak banatzen aritu dira. Honekin, euskaltzale orori dei egiten diete bakoitzak bere eremuan euskarazko zinemaren alde lan egin dezan. Batzuk, ekoizpena susta dezakete, besteek euskarara bikoizteko bideak dituzte eta, gainerako hiritarron esku dago euskarazko filmak ikustera joatea.

copia-de-side-a.jpg

Sarreraren atzealdean, aldiz, honako testu hau irakur daiteke:

“Sarrera honekin, euskarazko zinema eskaintza urria dela salatu nahi dugu. Euskal hiztunoi euskarazko zinemaz gozatzeko aukera eta eskubidea egunetik egunera urratzen digute. Euskarazko zinema euskal kulturaren ezinbesteko lanabesa da.

Horregatik bi eremu sustatzeko eskatzen diegu erakundeei:

      -Ekoizpena euskaraz.

      -Euskarazko bikoizketa.

Zuk ere euskarazko zinema bultza dezakezu, anima zaitez filmak euskaraz ikustera! Erakutsi diezagutela bidea EUSKARAZ!”