slide

  • Azaroaren 5eko herri galdeketetan, bai independentziari

    Erabakiaren aroa da eta Gazte Abertzaleak gazte erakundetik argi dugu zein den gure bidea Euskal Herri alai, anitz eta aske bat lortzeko: independentzia. Hori dela eta, azaroaren 5ean egingo diren, eta etorkizunean burutuko diren herri galdeketa ezberdinetan parte hartzen egongo …

  • Gora emakumeak alardean

    Aurten 21 urte betetzen dira “emakumeak alardean!” aldarria irailaren 8 batean entzun zenetik lehen aldiz Hondarribiko karriketan, eta 20 urte alarde parekidea sortu zenetik. Egoera aldatu dela esan arren, egoera anormal baten normalizazioa gertatu da urte hauetan. Normalizatu egin dira …

  • Gazte  Abertzaleakek  gogorarazten  die  turistei  Euskal  Herrian  daudela

    Gazte Abertzaleakek gogorarazten die turistei Euskal Herrian daudela

    Gazte Abertzaleakek kanpaina bat abiarazi du bisitatzen gaituzten pertsonei “historia, kultura eta hizkuntza propioa duen lurralde batean daudela eta Euskal Herria deitzen dela” kontzientziatzeko. Eusko Alkartasunako gazte erakundeak turistentzako erreferentzialak diren tokietan “You are in the Basque Country, neither Spain …

Maiatzaren Lehena, gazteok borrokan

30 Api, 2017 Adierazpena, Albiste aukeratuak, Prentsa Oharrak

2017ko Maiatzaren Lehen honetan Gazte Abertzaleakek Euskal Herri aske eta solidarioaren aldeko bere konpromisoa berresten du eta euskal gehiengo sindikalak egindako deialdiekin bat egiten duela azaldu du, euskal gazteria bertan parte hartzera bultzatuz.

Herritarrei Maiatzaren Lehena “borroka egun gisa” jaio zela gogoratu du, aurten ere horrela ulertu behar dela azpimarratuz. “Langileria, gazteria; langabetuak, baztertuak… gehiengoa gara, antola gaitezen eta borroka ditzagun gure eskubideak”, adierazi du gazte erakundeak.


Maiatzaren lehena, gazteok borrokan

Maiatzaren lehena langileon eskubideen aldeko borroka eguna izan arren, utopiaren eguna izango da aurten berriz ere, tamalez. Baina nola aldarrikatu al ditzakegu langileon eskubideak, hauek geroz eta mehar eta inexistenteak baldin badira?

Meharrak, eskubide horiek merkatuaren izenean zanpatzen dituztelako, neoliberalismo basatiak merketzen dituelako, eta Merkelek, Rajoyk eta Hollandek merketzen dituztelako.

Inexistenteak, lan egiteko prest dagoen gazteriak ezin duelako lanik egin. Gazteok inoiz baino prestatuago egon arren, inoiz baino aukera gutxiago ematen dizkigutelako gu geu garatzeko edota gizarteari ekarpenak egiteko: bi gaztetik batek gutxienez ez du lanik egiteko aukerarik. Zer nolako askatasuna izango du bakar horrek? Eta lanean dagoen “zorioneko” horrek zer nolako baldintzak jasan behar ditu? Lan baldintza prekarioak, besterik ez.

Merkealdi honek ez du pagotxatik ezer. Izan ere gazteriaren etorkizunean ezin da beherapenik egin. Gazteriak inbertsio handia eskatzen dio gizarteari bai, baina badirudi batzuk ez direla ohartu nahi etorkizunean inbertitzea ez dela gastua, aberastasuna ekarriko duen aukera segurua baizik.

Gizarte sektore honen erdia kalean gaude, kale gorrian. Lan egiteko gogoa, indarra eta trebezia alperrik galtzen. Ezin independizatu gabiltza, alokairua ordaintzeko dirurik ez dugulako. Ezin ikasten jarraitu gradu-ondoko edo masterrak dituzten zeroek azterketetan atera ditzaketenak baino 1.000 aldiz gehiago balio baitute. Zifren dantza ankerra!

Izen asko jartzen zaizkio belaunaldi honi, baina denak dira egoera beraren iturritik atereak: Langabeziaren, prekarietatearen, eskubide gabeziaren egarriak itotzen gaituen iturria hain zuzen.

Instituzioen ardura pertsona eta gizartearen garapen eta ongizatea da, baina gazteok burujabe izan behar gara gure eskubideak bermatzeko. Horretarako, ezinbestekoa dugu elkarrekin borrokatzea, oraingo sistemak ezartzen gaituen miserietatik atera ahal izateko eta sistema justuago bat eraikitzeko.

Gazteria kalera irtetea, egoera zentzugabe hau salatzeko, guztion ardura da. Beraz, etxean nahi gaituztenoi, otzan, isil, eta esperoan, kaleak hartuko ditugula jakinarazten diegu, ausart, ozen, eta gure etorkizunaren jabe eginez!

#Maiatzak1
#MaiatzarenLehena
#Maiatzak1egunero