slide

  • Gazte  Abertzaleakek  Maravillas  Gaztetxearen  hutsaraztea  arbuiatu  du  eta  Geroa  Bairi  aldaketaren  gobernuari  sabotajea  egitea  leporatu  dio  PSNrekin  ordezko  gobernua  bilatzeko
  • Ez  ikaratu

Martxoak 3a inoiz baino presenteago euskal oroimenean

3 Mar, 2014 Araba, Prentsa Oharrak

Martxoak 3a Gasteizekin lotua dago Euskal Herrian. Orain 38 urte 5 lagun erail zituzteneko data gure oroimenean iltzatuta dago, ez ordea oroimen historikoan. Badakigu langile guztien eskubideak aldarrikatzeagatik tirokatu zituztela, eta badakigu baita ere oraindik espainiar justiziak beste aldera begira jarraitzen duela.

Gaur Pedro Martinez, Franciso Aznar, Romualdo Barroso, Jose Castillo eta Bienvenido Perea gogora ekarri nahi ditugu. Baita eta ere beraiekin batera egun urratuak ditugun eskubideen alde egin zuten guztiak oroitu. Eta gertakari horien bortizkeria guztia historiak ezabatuko duela uste dutenei argi esan nahi diegu justizia lortu arte, eta zor zaien errekonozimendua izan arte, urtero gogora ekarriko ditugula.

Espainiar justiziarentzako eta politikarientzako 1976ko martxoak 3ko gertakariak ez dira existitzen. Orduko gobernazio ministro Fragak Zaramagako elizan bilduta zeuden langileak gasez itotzea agindu zuen. Atetik irteten ziren bitartean, poliziak tiro egiten zien. Oraindik inor ez dute epaitu Espainian.

Gazte Abertzaleakek egun honen garrantzia azpimarratu nahi du Euskal Herriko historian. “Justizia eta errekonozimendua ez dagoen bitartean, sarraski hauen errudunak sarituak izan direla argi geratzen da. Hau da espainiar politikaren modus operandia. Molestatzen diona ezabatu, gezurtatu eta leloak bagina bezala, gure oroimenetik ahaztarazi.”

Euskal gizarteak orokorrean eta Gasteiztarrak partikularki, ez dugu ahazten gure historian orban bat izan dena, eta ez gara nekatuko, urtez urte egiten dugun moduan, gaur egun ditugun eskubideen alde beraien bizitza eman zuten pertsona hauentzako justizia eskatzeaz.

Horregatik, urtero moduan Gazte Abertzaleakek bat egiten du Gasteizen deituak dauden mobilizazioetara, eta euskal gaztediari bertan parte hartzera dei egiten dio, eskubideak egunero eraikitzen direlako.