slide

  • Gazte  Abertzaleakek  Maravillas  Gaztetxearen  hutsaraztea  arbuiatu  du  eta  Geroa  Bairi  aldaketaren  gobernuari  sabotajea  egitea  leporatu  dio  PSNrekin  ordezko  gobernua  bilatzeko
  • Ez  ikaratu

Militante independentisten atxiloketengatik protesta egiteko deitutako manifestaldietan parte hartuko du Gazte Abertzaleakek

17 Api, 2010 Audientzi Nazionala, Bilbo, Donostia, manifestazioa, Prentsa Oharrak

Gazte Abertzaleakeko Nazio Batzorde eragileak Donostia eta Bilbon Guardia zibilak aste honetan zehar hamarnaka pertsonen, zeinetatik 3 abokatuak diren, atxiloketen aurka protesta egiteko deituak dauden manifestaldietan parte hartuko duela erabaki du.

Eusko Alkartasunaren gazte erakundearen aburuz, atxiloketa hauek Euskal Herrian eman daitekeen normalizazio prozesua saboteatzeko eta oztopatzeko erabaki politikoei erantzun emanaz egin dira. Erakunde Independentistak azpimarratu nahi izan du, alderdi politiko espainiar unionistek eta zenbait komunikabideek, atxilotuen errugabetasun-presuntzioa bortxatu dutela.

Beste alde batetik, Gazte Abertzaleakek bere ardura adierazi du atxilotuetako zenbaitzuren osasun egoerarengatik, hauetako batzuek atxilotuak izan aurretik osasun arazoak baitzituzten eta hauek areagotuak ikus baitaitezke, honen eredu dira atxilotu batzuen ospitalizazioak. Zentzu honetan, gazte erakundeak inkomunikazio aldiaren amaitzea eskatu du, eta era berean tortura edota beste giza eskubide ezberdinen konkulkazioen praktika hauekin era eragingarri batean amaitzeko neurrien aplikazioa eskatu du.

Amaitzeko, Gazte Abertzaleaketik adierazi da “Euskal Herriaren eskubide zibil eta politikoen defentsan tinko jarraituko dutela, Giza Eskubide guztiak presente izanaz eta egunez egun gure herrian kolokan jar daitekeen justizi baten izenean egiten diren eskubideen urraketa guztiak salatuaz”, era berean Euskal Herriko gazte guztiak animatu ditu bihar Donostia eta Bilbaon egingo diren manifestaldietan parte hartzera.