slide

  • Gazte  Abertzaleakek  Maravillas  Gaztetxearen  hutsaraztea  arbuiatu  du  eta  Geroa  Bairi  aldaketaren  gobernuari  sabotajea  egitea  leporatu  dio  PSNrekin  ordezko  gobernua  bilatzeko
  • Ez  ikaratu

Mugarrien beharra aurrera egiteko: gazte 1 + ez!

9 Aza, 2012 Eskubide zibil eta politikoak

Aitortu behar dugu 2008. urtea urrun gelditzen dela gure gogoan. Zer egiten ari ginen gu urte hartan? Ariketa hori egiten hasita zehaztasunez ezer gutxi koka dezakegula ohartzen gara. Ez al da lehenaldia nebulosa batean bihurtzen geure oroimenean mugarririk ez dagoenean? Mugarririk gabeko historia ez da historia, istorio soil batean gelditzen den pasartea baizik.

Tamalez herri honek oroitzan gordetzen dituen mugarri asko daude; eta mugarri horiek ere gazteenen oroitzan mugi ezinak diren zutarri pisutsuak daude. Beste behin ere 2008a geure oroitzara ekarri digute, beste garai batzuetako hodei ilunen itzalean gelditu gara; beste behin ere Euskal Herriko sei gazte espetxeratzeko arriskuan daude, Oarsoaldekoak hain zuzen ere, bere militantzia praktikara eramaten zuten erakundeari 2007an epaile batzuek terrorista etiketa jartzea erabaki zutelako.

Gaur 2012ko azkeneko hilabeteetan, itzalen mundutik ateratzen ikasten ari garen honetan, agertoki berri baten lanketan dihardutenean eragile askok, gazteen erabilera lazgarria bizitzen ari gara gatazkaren luzamenduarekin probetxua atera dezaketenen eskutik.

Badakigu hau ez dela azkena izango, oraindik luze joko duen gazte auziperatuen zerrenda dugu mahai gainean. Izen abizenekin, senide, lagun eta inguruko jendearekin. Oraindik ez da amatatu kolpatua izan behar duenaren beldurra. 2008ko Maitanek, 2009ko Nahaiak eta 2010ko Aitziberrek beraien ordua noiz helduko den itxoiten daude, berriz ere noiz kolpatuak izango diren itxaroten ari dira: sasijustizia eta demokrazia korrupto baten eskuetan dauden gazteak dira. Beraien biziaren norabidearen etena determinatuko duten epaiaren zain daude. Noiz arte?

Kezkagarria da oso 2007tik aurrera 200 gazteetatik gora ziega ilunetatik pasa izana; kezkagarriak dira tortura salaketak; adierazgarria da ere akusazioetan azaltzen diren frogen konsistentzia eza. Baina are adierazgarriagoa da kolpatuak izan diren eta izango diren pertsona hauek normalkuntza politikoko prozesuan positiboki gehitzen dituzten ekarpenak, indarrak eta animoak. Eta beste alde batera begiratzen duena, errealitate honi bizkarra ematen diona, ez da gizalegez jokatzen ari, argi eta garbi.

Behin eta berriro mintzo izan gara Gazte Abertzaleak-etik gatazka honen barnean gazteen estigmatizazioa kontutan hartu behar den faktorea dela; biktimen aitortzan ere gazte hauen kontakizuna aintzat hartu beharko dela. Modu berean ere gazte erakundeen legeztapena eskatu dugu eta ez da fundamentu gabeko eskaria: legez kanpo dauden erakundeetako kideak izatea egotzita, gazteak epaitegietatik pasatzen jarraitzen dute. Beste garai batzuetan ezarritako mendekua, 2012ko markoan bizi dugu. Eta normalizazio prozesu batean mendeku politiken jarraipena, nahiz eta pasiboa izan —lehenaldian irekitako epai prozesuen menpe egon—, zauriak irekitzeko eta amorrua handitzeko besterik balio ez duen lanabesa da. Perbersoa.

Espiral honetan murgilduta, kanpoan gauden aktore gisa, hausnarketa hau plazaratu nahi izan dugu orainaldian gertatzen ari diren kausak eta zirkunstantziak direlako. Oroitzaren presentzia hain garrantzitsua den honetan geure buruei mugarri batzuk jarri behar dizkiogu: gatazka bere osotasunean erreparatzeko gazteen elementua kontutan hartzea oso garrantzitsua deritzogu.

Eta zintzoki espero dugu zehaztu gabeko datan deituko zaigun prentsaurrekoan irribarrez azaltzeko aukera izatea, gazte 1 + ez dutelako ziega hotz batean sartuko iragartzean.