slide

  • Gazte  Abertzaleakek  Maravillas  Gaztetxearen  hutsaraztea  arbuiatu  du  eta  Geroa  Bairi  aldaketaren  gobernuari  sabotajea  egitea  leporatu  dio  PSNrekin  ordezko  gobernua  bilatzeko
  • Ez  ikaratu

MUSIKENEREN JARRAIPENARENGATIK

29 Mar, 2010 Donostia, Iritzia

Sutsuki entzuten dira erreibindikazioan daudenen doinuak. Indartsu entzuten dira duela asteburu batzuk, kementsu eta zalantzarik gabe. Larunbat eta igandero ikasketa osatu bat izateko eskubideak murriztuta ikusi nahi ez dituztenen kontzertu inprobisatu bat dugu. Argi dago, Musikene, Musika zentro Nagusiko ikasle eta irakasleek bizi duten egorari buruz argi garela. Gazte Abertzaleak, zehazki, ikastegiaren gaur egungo egoerak larritzen du, eta batez ere, Carmen Rodriguez Suso gerente aukeratu zutenetik. Susok aurreko zuzendaritza taldearen “gestio txarrari” buruz hitz egiten du, datorren urteko plaza kopurua 114tik 50era pastasen duen bitartean, ikasleek aukeratu ditzaketen 34 espezialitateen artetik 14 kentzeaz gain.

Musikene erakunde gailena da Europa osoan, eta hori donostiarrontzat ohore bat izan beharko luke, musika beti oso presente izan dugun hiri kultural batean. Herritarrek ezin dute Musikene Donostiara ekartzeak suposatu zuen esfortzua ezerezean geratu edota beste leku batera joatea utzi. Ikasleek, euren aldetik, ezin dute ikastegiak eskaintzen duen ikasketa plan berezia galdu, hori baita nazioarteko garrantzia ematen diona.

Horrexegatik, hiri honen kide bezala, ikasle eta kulturaren miresle, gure elkartasuna mobilizatzen ari diren ikasleentzat eta hiritarrak, bestalde, ikasle eta irakasleekin batera manifestatzera deitzen ditugu gaur arratsaldean Antiguotik Bulebarreraino.

Jabier Estebanez Laredo
Donostiako Gazte Abertzaleakeko koordinatzailea