slide

  • Gazte  Abertzaleakek  Maravillas  Gaztetxearen  hutsaraztea  arbuiatu  du  eta  Geroa  Bairi  aldaketaren  gobernuari  sabotajea  egitea  leporatu  dio  PSNrekin  ordezko  gobernua  bilatzeko
  • Ez  ikaratu

Nazio eraikuntzan jardun, independentzia helburu!

5 Api, 2015 Albiste aukeratuak, Ikastaroak, Independentistak, JERC

unnamed2 Gazte Abertzaleakek, Udaberriko XXI. Ikastaroak ospatu ditu 3 egunez Irunberrin, apirilaren 3tik 5a arte.

Igandean, apirilaren 5an bertan, Independentista Sareak antolatutako Aberri Egunaren ospakizunerako manifestazio eta ekintzetan parte hartu du.

Eusko Alkartasunako gazte erakundeak Udaberriko XXI. ikastaroak hasi zituen ostegun arratsaldean Irunberrin eta bertan alor ezberdinak landu ditugu 3 egunetan, besteak beste; Irunberriko erroila bisitatu, geologia eta frakingaren problematika aztertuz, esako urtegiaren problematika eta ingurugiroaren egoera eta berau aldatzeko politikak, Xabierren gaztelua bisitatu nafar historia aztertuz, etab. Hausnarketa horiek, gainera, Joventuts d’Esquerra Republicana de Catalunya (JERC) eta Valentziako Bloc Joveko gazte erakundeetako gonbidatuekin konpartitu dugu.

Ikastaro zikloak igandean bere itxiera izan dute eta Gazte Abertzaleakeko kideak Iruñera joan gara Independentistak Sareak antolatutako aldarrikapen eta jai egunean parte hartzera.