slide

  • Gazte  Abertzaleakek  Maravillas  Gaztetxearen  hutsaraztea  arbuiatu  du  eta  Geroa  Bairi  aldaketaren  gobernuari  sabotajea  egitea  leporatu  dio  PSNrekin  ordezko  gobernua  bilatzeko
  • Ez  ikaratu

Gazte “Nazioa gara. Autodeterminazioa” aldarrikatu!

9 Uzt, 2010 Adierazpena, manifestazioa


Gazte Abertzaleakek, Ikasle Abertzakeakek  eta Alternatibako gazteek adierazpen bateratu bat atera dugu uztailaren 10ean bai Donostian, baita Bartzelonan ere antolatu diren bi manifestazioetara atxikitzeko:

Soilik Estatu zapaltzaile batek ixil dezake libre izan nahi duen herri baten ahotsa. Espainiar Estatuko Epaitegi Konstituzionalak Catalunyako  Estatutuaren inguruan ebatzitakoarekin, beste behin ere, gizarteak askatasunaren aldeko mugimendua sustatzen ari denean, barneak ustelduta eta arrotz sentitzen duten Estatu zaharkitu bateko eskubiko esku judizialaren zentzu gabeko erabakia bizi behar du.

Burujabetza, gizarte batek politika onuragarriak lantzeko beharrezkoa duen lanabesa da; hondamen ekonomikora garamatzan erakunde publikoen jarrera ikusita logika duen urratsa da, gure baliabideak agortzea eta eraldatze prozesuan dauden gizarteak nekez itotzea helburutzat dituztenean.

Beraz, adierazpen honen sinatzaileek hurrengoko esaten dugu:

1. Gure babes eta indar osoa bidaltzen diegu Catalunyako gizarteari eta uztailaren 10ean Bartzelonan “Soms una nació. Nosaltres decidim” lemapean deitutako manifestaziorako adierazpen honen sinatzaileon atxikimendua bidaltzen diegu. Azken urte hauetan Catalunyako herriak bere irmotasuna eta konstantzia erakutsi digu, pauso- pausoz helburuetara hurbiltzea, azkar joatea baino ziurragoa dela frogatuz, emandako urratsak mantso baina indarrez egiten badira, ezer ere ez dituelako ezabatzen.

2. Autodeterminazio eskubidearen lorpenean Estatu gabeko herri guztien elkartasuna eta ekintza bateratua azaleraztea funtsezkoa da. Kasu honetan Catalunyan gertatuta, Euskal Herrian beste martxa bat antolatzea beharrezkotzat jotzen dugu. Hau dela eta, uztailaren 10ean “Nazio bat gara. Autodeterminazioa” lemapean 17.30tan Donostiako Antigua auzotik aterako den manifestazioan izango garela adierazten dugu. Beraz, Euskal Herriko gazte guztien parte hartzea beharrezkoa dela deritzogu, gu baikara etorkizun horren jabe, gu gara askatasunera abiatu den Euskal Herri horren abe nagusiak.

3. Gure atxikimenduetaz gain, hainbat buruzagi politikoen deklarazioek “spaguetti western” batetik ateratako gidoi komikoak diruditela deritzogu. Argi dago ez daudela gaur egun euskal gizarteak bizitzen ari den egoeraren maila berdinean. Herriaren eskaeraren aurrean entzungor egitea, eta Principatean gertatu denari bakarrik heltzea, Euskal Herriko biztanleriari iseka latza egitea iruditzen zaigu. Euskal eragileek Euskal Herrian bizi dugun egoerari zor diogu gure izatea eta jarraipena, nazioartean jazotzen diren situazioekin elkartasuna erakutsiz, baina beti ere geurean ahalik eta zio gehien bilatuz pertsona kopuru gehiago batzeko gure lanean.

Era berean, Catalunyako herriarekin gure elkartasuna erakutsi nahiean, catalanez itzuli dugu testua:

Adhesió en catalá