slide

  • Gazte  Abertzaleakek  Maravillas  Gaztetxearen  hutsaraztea  arbuiatu  du  eta  Geroa  Bairi  aldaketaren  gobernuari  sabotajea  egitea  leporatu  dio  PSNrekin  ordezko  gobernua  bilatzeko
  • Ez  ikaratu

Ongi etorria Iko!

2 Mar, 2012 Iritzia

manifestuaren-aurkezpenaDuela urte eta erdi Ikoitz Arrese, Ikasle Abertzaleakeko buru zena, GaztEHerriaren bultzatzaile eta Gernikako Akordioko sinatzailea espetxeratu zuten, beste zenbait gazte bezala, makrosarekada batean Segiko kide izatea egotzita. Gaur aske utziko dute. Honakoa Maider Carrerek, Gazte Abertzaleakeko Idazkari Nagusiak, idatzi duen iritzi artikuloa da.

“Hitz batzuk zor dizkizut Iko, orain aske utzi zaituztenean. Hitz gutxi batzuk, baina emozioz beterik, jakin dudanean ordu gutxi barru aske utziko zintuztela pozez eta irriz bete dira une horretako segundoak.

Urte eta erdi ibili gara zenbait eskutitzen bitartez komunikatzen eta jakiten zenola Euskal Herria aurrera zioan, bere bidean, utzi zenueneko momentu horretatik hartu zuen abiadura berdinarekin. Azkar. Baina azkar joan da denbora ere, Bruselako bidaian bizi genituen komedien istorioak atzean gelditu dira. Zu zahartzen saiatu dira, eta ez dute lortu, niretzat bizi- bizirik jarraitzen baitu une korapilatsu horietan ezagutu nuen pertsona.

Aurkitzen garenean nire poza ezin izango dudala lotu sumatzen dut; orain bezala. Baina baita ere tristurak beteko du nire bihotza, momentu honetan gertatzen ari zaidan moduan. Twitterren azaldu dut nire poza, baina ezin ekidin hurrengo eskaera “Momentuko poza ta barneko tristura.EH gazteek horrelako zama beraien bizkarrean eramatea justua da?#Konponbidean kontutan hartzekoa”. Gertatutako egoeren estigmatizazioaz ari naiz. Jazartutako gazteak, atxilotutakoak, torturak jasan dituztenak… ezin ihes egin errealitate gordin horretatik, zeinetan beraiek nahi zituzten testigantzak lapurtu dizueten bezala, zuen urteak ere hartu dituzte. Eta horretan ere, askotan errepikatzen dut, konponbidean biktimen artean zuek ere egon behar zaretela; ezer egin gabe, sasijustizia baten menpe, atxilotuak. Kolpatuak. Irainduak.

Euskal Herrian abian den prozesu honetan, zuei egindakoari ere erantzuna eman beharko zaio. Euskal gazteriaren zati bat gerra-opariak izan dira Estatuarentzat, eta oraindik jarraitzen dute izaten. Baina noiz arte?

Duela gutxi berriz ere atxiloketa gehiago egon dira, eta berriz ere gazteak. Noiz arte?

Tira Iko, gaur ez da eguna ere gauza negargarriez aritzeko. Zoriontsu izan gaitezen segundo batez gurean zaitugulako. Bere garaian eta hortik aurrera birritan errepikatu dizudan bezala eskutitzetan oztopoak oztopo “beti aurrera!” egin behar baitugu. Ez dugu besterik, gazteak gara eta indarra dugu, eta atzera ezin garenez joan, aintzina jarraituko dugu. Hori bai, espetxeetan gatibu dauden gazte horiei gure indarra eta lana eskaintzen jarraituko dugu, urteak jorratzen daramatzagun bide honetan laster elkartuko garelaren ziurtasunarekin.

Eta azkeneko notatxoa: Txibi! Zu ere gure artean laster ere egongo zara, fijo! Aupa gazteak!”