slide

  • Gazte  Abertzaleakek  Maravillas  Gaztetxearen  hutsaraztea  arbuiatu  du  eta  Geroa  Bairi  aldaketaren  gobernuari  sabotajea  egitea  leporatu  dio  PSNrekin  ordezko  gobernua  bilatzeko
  • Ez  ikaratu

Tortura biktimen ahots ililaraziak

26 Eka, 2015 Denetarik

Tortura Biktimen Babeserako Nazioarteko Eguna da gaur eta Gazte Abertzaleaketik, beste behin ere, estatuaren politika errepresiboa salatu nahi dugu. Kezkaz ikusten jarraitzen dugu gaur egun euskal gazteria pairatzen ari den zirikatze eta jazarpen egoera.

Euskal Herria egoera berri batean sartzen ari den honetan, oso larria deritzogu estatuetako politika beligerantea. Gazteak inkomunikazioan mantetzeaz ez bakarrik, tortura salaketei mutu eta gor jarraitzen duen une honetan. Urteetan euskal gazteok bizi izan dugun iraultza itxaropentsuan, inkomunikazioak, torturak eta atxiloketak aurrera eramatea Estatuak Euskal Herrian normalkuntza egoera ez sustraitzea du helburu.

Hauek, gaurko testuinguruan, Estatuak Euskal Herriko gazteen aurkako eraso zuzentzat jotzen ditugu, eta zentzu honetan, errealitatea zein den jakinda, irmoki aldarrikatzen dugu gazteok joko horretan ez garela eroriko, eta gure erantzuna inoiz baino tinkoago izanik, min gehien egin diezaiekeen oihartzuna izan behar dugu gure ahotan fase berri honetan: independentzia nahi dugu, gazteok eskubide zibil eta politikoen bermea izateko.

Beraz, Gazte Abertzaleakeko kideok berriro ere gazte independentista guztien eskubideen urraketen aurka azalduko gara eta torturak jasan dituen ororen aldamenean. Gaztea eta independentista izateak dakartzan kriminalizazio eta jazarpen egoera salatuz, Euskal Herritarrok izan behar ditugun eskubide guztiak eskutan izan arte.

Gure oihartzuna ezin izango dute legez kanpo utzi, ezta torturatu izan dituzten gazteen ahotsak isilaraziko. Beti aurrera!