slide

  • Gazte  Abertzaleakek  Maravillas  Gaztetxearen  hutsaraztea  arbuiatu  du  eta  Geroa  Bairi  aldaketaren  gobernuari  sabotajea  egitea  leporatu  dio  PSNrekin  ordezko  gobernua  bilatzeko
  • Ez  ikaratu

Udaberriko XX. Ikastaroak: “Kateak apurtu Nafarroa eraiki”

17 Api, 2014 Albiste aukeratuak, Independentistak, Prentsa Oharrak

GA_ABERRI EGUNA 2014 DEF

Gazte Abertzaleakek, Udaberriko XX. Ikastaroak ospatuko ditu ondorengo 3 egunetan Leitzan, gaurtik apirilaren 19ra arte, eta igandean, apirilaren 20an, Independentista Sareak antolatutako Aberri Egunaren ospakizunerako manifestazio eta ekintzetan parte hartuko du.

Eusko Alkartasunako gazte erakundeak Udaberriko XX. ikastaroak hasiko ditu gaur arratsaldean Leitzan eta bertan alor ezberdinak landuko ditu 3 egunetan, besteak beste, tokian tokiko ekonomia, ingurugiroaren egoera eta berau aldatzeko politikak, historia, etab. Hausnarketa horiek, gainera, europar hauteskundeen bezperan gauden honetan, Galiziako Galiza Novako (BNGko gazte erakundea) eta Valentziako Bloc Joveko gazte erakundeetako gonbidatuekin konpartituko dituzte.

Era berean, aurtengo dinamikek Nafarroaren egoera izango dute bereziki aztergai, Nafarroak aldaketa politikoaren beharra eta honen gauzatzea zehazki. Guzti honetaz mintzatzeko EHBildu Nafarroako parlamentariak eta Eusko Alkartasunako Nazio Batzordeko kide diren Miren Aranoa eta Maiorga Ramirez izango ditugu gure artean.

Ikastaro zikloak igandean bere itxiera izango dute eta Gazte Abertzaleakeko kideak Iruñera joango gara Independentistak Sareak antolatutako aldarrikapen eta jai egunean parte hartzera.

Gazte Abertzaleakek, era berean, egun hau aprobetxatu nahi du Independentista plataformak independentziaren proiektuaren sozializazioaren alde egiten ari den lanari merezi duen garrantzia emateko. Izan ere, Sareak, herriz herri jatorri ezberdineko pertsonez osatutako taldeekin lan egiten eta eztabaida aberasgarria sortzen ari da.

Azkenik, Gazte Abertzaleakek, pasaden urteko deialdiaren arrakastaren ondoren, Igandean eguerdiko 12.00etan Iruñeako Golem zinemetatik aterako den Independentista Sareak antolatutako Aberri Eguneko manifestazioan parte hartzeko eta Euskal Herri osoko etxeetako balkoietan Ikurriña zintzilikatzeko deia egiten diote euskal gazteriari eta euskal gizarteari orokorrean.