slide

  • Gazte  Abertzaleakek  Maravillas  Gaztetxearen  hutsaraztea  arbuiatu  du  eta  Geroa  Bairi  aldaketaren  gobernuari  sabotajea  egitea  leporatu  dio  PSNrekin  ordezko  gobernua  bilatzeko
  • Ez  ikaratu

Urrats bat berdintasunera

8 Mar, 2011 Berdintasuna, Euskal Herria Ezkerretik

Gazte Abertzaleak erakundetik uste dugu gaur egun sexuen arteko berdintasuna ez dagoela bermatua eta hortaz, ez dela benetakoa gure gizartean, eta bere lorpena arte borroka egitea beharrezkotzat hartzen dugu. Martxoaren 8etan argi gelditzen da geure gizarteak erabateko aldaketa behar duela . Azken batean, gure gizartean sexua diskriminaziorako arrazoia izaten jarraitzen duela. Gizon edo emakume jaiotzeak gizarte rol bat izatera eramaten gaitu, askotan kentzea zaila den papera.

Modu berean, egutegian emakumearen eskubideak ozenago aldarrikatzeko egun bat zehaztuta izateak, gizarte honek emakumeekiko bidegabekeriak egiten jarraitzen duenaren isla da. Lan baldintza txarrak eta indarkeria, iceberg erraldoi baten punta besterik ez dira, bakarrik emakumea izateagatik gertatzen diren eguneroko giza eskubide basikoen urraketan oinarritzen den iceberg erraldoia. Egun guztiak izan behar dira Martxoaren 8a, gutxienez egun honetan egiten dugun aldarrikapena beharrezkoa ez den bitartean, guztiekin bidezkoa den gizarte bat lortu arte, non sexua ez da diskriminaziorako baldintza bat.

Gazte Abertzaleakeko kideok, gaur bezalako egun batean, emakumeak jasaten dituzten eskubide urraketen eta irainen kontrako borrokan berresten gara, berdintasunaren aldeko deia berea eginez. Zentzu honetan, erakunde abertzalearen militanteok, Euskal Herria Ezkerretik gaurko egunean antolatutako ekitaldian eta udalerri desberdinetan deitutako manifestazioetan parte hartuko dugu.