slide

  • Gazte  Abertzaleakek  Maravillas  Gaztetxearen  hutsaraztea  arbuiatu  du  eta  Geroa  Bairi  aldaketaren  gobernuari  sabotajea  egitea  leporatu  dio  PSNrekin  ordezko  gobernua  bilatzeko
  • Ez  ikaratu

Urriaren 12an mobilizazio nazionala Bilbon “Gora Euskal Errepublika” lemapean

26 Ira, 2014 Independentistak

independentistak

Gazte Abertzaleaketik gure atxikimendua ematen dugu Urriaren 12an Independentistak sareak deitzen duen mobilizazio deialdiari eta dei egiten diogu euskal gazteriari bertaratzeko.

Jarraian gure atxikimendua eman diogun idatzia duzue:

Kataluniako Diadaren arrakasta izugarriarekin martxan jarri da independentziaren inguruan iragartzen genuen uda amairera eta udazken beroa. Katalanek argi eta ozen esan dute bere etorkizuna askatasun osoz erabaki nahi dutela; hautestontziak exijitu dituzte azaroaren 9rako eta prest daude Estatuaren ukazioari eta erasoei aurre egiteko.

Eskozian, aldi berean, bihar bertan izango dute independentziaren bidea erabakitzeko aukera. Emaitza zehatzetik haratago, Eskozian erreferenduma burutzea bera da egundoko garaipena estaturik gabeko herri guztiontzak, erabakitze eskubidea guztiz zilegia eta joko demokratikoaren oinarrizko ariketa bilakatzen duelako Europan bertan. Europan estatu independiente berri bat sortzeko aukera errealaren aurrean gaude. Zorionak bidaltzen dizkiegu eskoziar independentista guztiei egiten ari diren urratsengatik, eta gure elkartasuna eta animoak bihar independentziaren ateak zabal ditzaten.

Behin eta berriro adierazi diegu gure elkartasuna herri eskoziar eta katalanari eta bat egin dugu euren prozesu independentistekin, baina zerbait gehiago egiteko garaia da. Geure etorkizunaz serioan hausnartu eta hemen ere prozesu independentista baten bidean urratsak egiteko garaia da. Eskozia eta Kataluniako prozesu independentistek momentu hain garrantzitsuak bizi dituzten unean, eta foko mediatiko guztiak indenpendentziaren gaiari begira daudenean, ezinbestekoa da Euskal Herriaren independentziaren aldarrikapena ere agertoki horretan kokatzea. Horrexegatik, hitzordu zehatzerako deia egiten diegu euskal herritar guztiei datorren urriaren 12rako.

Bilboko Kale Nagusian burutuko den mobilizazio/ekimen nazionala deitzen dugu urriaren 12rako. “Gora Euskal Errepublika” izango da lema nagusia, “Bagoaz. Caminando hacia la independencia” azpi-lemak lagunduta. Plaza Zirkularraren eta plaza Eliptikoaren artean burutuko da. Ez dugu ohizko manifestazioa nahi, mobilizazio dinamiko eta parte-hartzeileagoa egingo dugu. Espazio bat okupatu eta aldarrikapenak bertan landu guztion artean.

Ez dugu data kasualitatez aukeratu. Betidaniko gure herriaren eskubideen aurkako ukazioa eta inposaketak gaur egun ere berdin mantentzen dira urriaren 12an ospatu-arazi nahi diguten hispanitatearen izenean, hain zuzen ere, beraz egun aproposa deritzogu Euskal Herriaren eta munduko herri guztien askatasunaren aldeko aldarrikapena kaleratzeko.

Deialdia plaza Zirkularrera egingo da eta 11:30etan bertatik abiatuko da jendea Kale Nagusiko espaloietan zehar. Plaza Zirkularretik Eliptikoara tartean ibiliko da jendea, espaloian gora eta behera, Kale Nagusia alor, sektore eta jendarte kolektibo desberdinen aldarrikapenek betetzen duten bitartean.

XXI. mendeko euskal independentismoaren ezaugarriak kaleratu nahi ditugu: euskal herritar guztiontzako etorkizun aukera; alor, sektore eta jendarte kolektibo guztien nahi eta beharrei erantzuten dien aukera; … Euskal Estatua egunero sortzen eta eraikitzen ari garela adierazi nahi dugu. Alor, mugimendu eta kolektibo desberdinen eguneroko borroka eta lanean dagoela euskal Estatuaren eraikuntza materiala, Estatuaren lorpen formalaren zain egon gabe, hots, independentzia deklarazio formalaren zain egon gabe. Zentzu horretan, mobilizazioan parte hartzeko deia zabaltzen diegu guztiei.

12:30etan sirena edo zarata handi baten bitartez kalea okupatzeko deia egingo da eta plaza Zirkularretik irtengo den pankarta pasatu ahala jendeak Kale Nagusia beteko du. Pankarta paza Eliptikora heldu bezain laster, bertan burutuko da amaiera ekitaldia.

Frankismo garaiko manifestzio ilegaletan jendea espaloietan zehar ibiltzen zen txistu edo zarata jakin baten bitartez bat-batean manifestazioa hasi arte. Beste txistu batekin abisatzen zen polizia heltzear zegoela eta alde egiteko ordua zela. Gure herriaren eskubideen aurkako frankismo garaiko ukazioa eta inposaketak gaur egun ere berdin mantentzen direla adierazi nahi dugu eszenaratze honekin.

Deitzailea Independentistak sarea da, baina arlo eta kolektibo guztiek dituzte ateak zabalik gure ekimenarekin bat egin eta parte hartzeko, eta horretara animatzen ditugu. Aldi berean, euskal herritar guztiak deitzen ditugu momentu politiko hain garrantzitsu hauetan eskal independentismoaren indarra erakustera eta Bilboko kaleak betetzera. Deialdia nazionala izanik, Euskal Herriko toki desberdinetatik autobusak lehenbaitlehen antolatzen hastea gomendatzen dugu.

{youtube} -74lkjjXkq0 {/youtube}