Gazte Abertzaleakeko batzorde berria osatu da.

Gazte Abertzaleak erakundeak asteburu honetan bere XVI. Biltzarra ospatu du Galdakaon “Birsortzen” lema izanik. Bertan Andoni Iriondo idazkari nagusi gisa izan da hautatua beste bi urteetarako, baita batzordea berritua izan da. Modu berean, antolakundeak bere ponentzia politikoa eta estatutak berritu ditu.


Biltzar honen ostean antolakundeak aro berri bat irekitzen duela esan du Andoni Iriondok,
aurrerapausu bat eta euskal gizarteari zabaltzeko bide berriak irekitzea izanik helburu nagusia. Horretarako, jardun politikoa bai EA baita EHBildun jorratzeari jarraituko zaio, bi proiektu horiek berrestuz eta euren arteko zubi-lana eginez.

Biltzarrak ere BetiGazte izaera izatera pasa direnei omenaldia egiteko balio izan du, urteetan zehar gazteko militante gisa eginiko lana eskertuz eta goraipatuz. Honekin batera, biltzarreko itxiera ekitaldian Ibon Garciak, Galdakaoko zinegotziak, jardun instituzionalaren garrantzia berrestu du eta gazteok politikan egoteko beharra.


Batzorde berria honela geratu da:
Idazkari Nagusia: Andoni Iriondo Otxotorena
Idazkari Nazionala: Iker Montes
Arabako Koordinatzailea: Naroa Velasco
Bizkaiko Koordinatzailea: Galder Agudo
Gipuzkoako Koordinatzailea: Ione Mugertza

Leave a Comment