Gazte Abertzaleakek bere XVI. Biltzarra ospatuko du Abenduak 26an Galdakaon.


Gazte Abertzaleak erakundeak asteburu honetan bere XVI. Biltzarra ospatuko du Galdakaon “Birsortzen” lema izanik. Bertan hurrengo urteetan egongo diren erronken aurrean hartu beharreko posizioa zehaztuko da eta baita aro berri honetan zer nolako postura politikoa eta erabilera izan behar duen antolakundeak.


Ezin da koronabirusak eragindako egoera alde batera utzi Biltzar honen ospakizunean, hori dela-eta, antolatzaileek esfortzu handia egin dute Biltzarra modu presentzialean ospatu zedin. Horretarako, Galdakaoko frontoia gaitu egingo da segurtasun eta higiene neurri guztiak mantenduz.


Gazte Abertzalearen Biltzarra ezin da egoera politikoz at egon ezta ere, 2021 urtea erronkaz beteta bai dago euskal ezker independentistarentzat, bi biltzar egonik begi-bistan (EHBildu eta Eusko Alkartasunarenak). Hau kontuan izanik biltzar honek garrantzia berezia dauka, Gazte Abertzaleaken militantziaren ekarpenak garrantzitsuak izango baitira esparru horietan.

Hau guztia dela-eta, Gazte Abertzaleakek bere biltzarra eta itxiera ekitaldia jarraitzeko deia luzatzen dio euskal jendarteari, denon artean soilik birsortu dezakegulako gure herria.

Iruzkina egin!