Eduki nabarmenduenak

Gure jarraitzaileen eduki irakurrienak…

Nortzuk gara Gazte Abertzaleak, eta zeren alde egiten dugu lan?

Gazte Abertzaleak (GA) Euskal Herriaren askapen nazionalaren eta justizia sozialaren lorpenerako lan egiten duen gazte talde eraldatzailea da. Herri eta lurralde mailetan antolatua dagoen gazteria sarea gara, partaidetza politikoan oinarrituz gazteon eskubideak defenditzen dituenak.

Lan ildo nagusiak Subiranotasuna, Feminismoa, Gazteria, Euskara, Ingurumena eta Internazionalismoa dira.

Funtsean Gazte Abertzaleakek zure indarra behar du… aukera berdintasuna, ingurugiroa eta garapen iraunkorra, adierazpen eta pentsamendu askatasuna, lanpostu duina, etxebizitza eskuragarriak, antimilitarismo sendo eta sakona, sexu askatasuna, drogekiko hezkuntza, informazio eta legalizazioa, herrien arteko elkartasuna, demokrazia erreala… lortzeko eta bidean aurrera jarraitzeko!

Gure herriaren eraldaketa sozial eta politikoaren alde lan egiten dugu, antolakunde moduan dugun autonomian oinarrituak formakuntza sustatuz gure kideen artean. Gazteriaren antolakuntza autonomoa defendatzen dugu, bai alor politiko instituzionalean baita mugimendu sozial eta elkarteetan. Hori dela eta gazteak instituzioetan lan egitearen aldeko apustua egiten dugu, honela gazte perspektiba txertatuz egiten diren politika guztietan..