Gazte Abertzaleak-ek etapa berri bat ireki du

Gazte Abertzaleak erakundeak Martxoaren 2an bere XV. Biltzar Nagusia Gasteizen ospatu du. Azken urtetako parte hartze handiena izan duen Biltzarrean ildo politikoa eguneratu da eta erakundeko karguak berritu dira.

Ekimen politikoari dagokionean EH Bilduren baitan Fronte Zabala indartzeko eta ezkerreko indepedentismoarekin elkarlanean jarraitzea berretsi da. Militantzia guztiarekin etorkizunaren inguruko barne prozesu bat aurrera eramanez.

Barne karguen artean Andoni Iriondo Otxotorena Idazkari Nagusi berriaren aukeraketa nabarmentzen da, Aitziber Salazar, Adrian Fuentes, Maitane Gonzalez eta Iker Montesek osatzen duten Nazio Batzordearen berrestearekin batera.

Gazte Abertzaleakeko Idazkari Nagusi berriak erakundearen independentzia eta barne gatazketan ez sartzeko beharra azpimarratu du Biltzarra amaitzerakoan. Gazteariaren aktibazio sozial eta politikoa funtsezkoa da momentu honetan, eta Nazio Batzorde berritik indarrak batuko ditugu Euskal Herri justuagoa, demokratikoagoa, berdintasunean oinarritutakoagoa, eta batez ere, libreagoa bat lortzeko.

Leave a Comment